Gaur
eguneko gizartean hainbat irudi erabiltzen dugu mezuak azaldu eta adierazteko.
Irudi batzuk informatzeko erabiltzen dira, beste batzuk mezuak azaltzeko eta
beste asko sentimenduak adierazteko.
Irudi honen bitartez, Picassok
babesgabeen egoera salatzen du, ama eta semea irudian egoera tristean
adieraziz. Artistak
irudiaren bitartez bere sentimenduak adierazten dizkigu koadroaren
ikusleei.
Irudien
bitartez adierazten zaizkigun mezuak modu askotakora egin daiteke: marrazki,
komiki, argazki, pintura, eskultura, bideo, filme,
seinale eta hainbat eratako irudien bitartez. Mezua adierazten duen egileak,
irudia
egiterakoan bide
egokiena aukeratu behar du ikusleak bere mezua ongi uler dezan.
Ikurrak edo logotipoak zeinu
grafiko mota bat dira.
Ikur edo logotipoek euren mezua berehala adierazteko gaitasuna dutenez gero, gaur egun, zeinu grafikoen
erabilera eremu guztietara hedatu egin da.
Ikurra
edo logotipoa, irudia eta testua integratzen dituen zeinu grafikoa da.
Produktu desberdinetan agertzeko bereziki diseinatuak izaten dira ikur hauek. Ikurren
helburua adierazten den marka, enpresa edo zerbitzua identifikatzea da.
Ikur bat gogoratzeko erraza baldin
bada, ikusleak ikurra berriro ikusterakoan, adierazten duen marka, enpresa edo
zerbitzua berehala identifikatuko du, beraz, ikurrak bere helburua bete duela
esan genezake.
Ikur edo logotipoen diseinuan
erabili ohi diren ikus elementuak sinpleak dira, hau da, oinarrizko forma eta
koloreak. Era honetan, ikusleak modu arin eta errazean gogoratuko du irudia eta
berehala identifikatuko du adierazten duen markarekin.