2013(e)ko urriaren 8(a), asteartea

PENTAGONOEN ETA HEXAGONOEN TRAZADURA GEOMETRIKOAK



Zirkunferentzia batean  inskribaturiko pentagono erregular bat egin erradioa jakinda.

Pausoak:

1. O zirkunferentzia marrazten da, AB eta CD diametro elkarzutarekin eta erradio berdinarekin, C puntuan zentro eginda arku bat marratzen da, zirkunferentzia E eta F puntuetan ebaki arte. Puntu horiek bateratuz gero G lortzen da.


2. G puntutik eta GA erradioarekin marraztu arku bat H punturaino. AH zuzenkia izango da pentagono erregularraren aldea eta OH, berriz, dekagono erregularrarena.

3. Edozein puntutatik abiatuta eta konpasak AH irekidura duela, pentagono erregularraren erpinak kokatu. Horiek hurrenez hurren lotuta lortuko dugu esandako pentagonoa.

4. OH zuzenkiaren irekidura hartuta, dodekagono erregularraren erpinak kokatzen dira. Horiek hurrenez hurren lotuta lortuko dugu eskatutako dodekagonoa.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina